Gaurkotasuna

Atzealdea

Kontzertua, afari solidarioa eta San Silbestrea ASPANOGI Elkartearentzat laguntzak lortzeko

‘Eguberri Solidarioak’ da kanpaina solidario berriari jarri zaion izena. Sport Mundi Elkarteak eta KLINK Elkarteak bultzatuta, Udalaren laguntzarekin, ASPANOGI Elkartearentzat laguntza ekonomikoa lortzea da helburu nagusiena, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea hain zuzen.

2017·12·13


‘Eguberri Solidarioak’ da kanpaina solidario berriari jarri zaion izena. Sport Mundi Elkarteak eta KLINK Elkarteak bultzatuta, Udalaren laguntzarekin, ASPANOGI Elkartearentzat laguntza ekonomikoa lortzea da helburu nagusiena, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea hain zuzen. Aurkezpena gaur burutu da ARMA PLAZAN, eta hantxe izan dira Kultura zinegotzia den Kalixa Silanes, Bittor Andonegi eta Cristina Larrea ASPANOGI-koak, Alberto Seco KLINK Elkartekoa, eta Juanan Garcia, Jon Garcia eta Sara Amunarriz SPORT MUNDI Elkartearen izenean.

Kalixa Silanes zinegotziak aipatu du “oso garrantzi handikoa da gure herrian hain errotuta dauden bi elkarte, Sport Mundi eta KLINK bezala, eta beste hainbat hiritak, talde eta enpresaren laguntzarekin, hau bezalako kanpaina solidario eder batetan parte hartzea. Nagusiki, ostiral honetan 19:00etan Alde Zaharreko Parrokian kontzertu berezi bat izango dugu, non Donostiko Musikalis, Aita Garayoa eta Ekoik Abesbatzek parte hartuko duten. Jarraian KLINK Elkartean afari solidarioa egongo da eta abenduaren 31n San Silbestre lasterketa izango dugu; denen artean, ahal den laguntzarik handiena eman nahi diogu ASPANOGI Elkarteari”.

Bittor Andonegi, ASPANOGI Elkartearen izenean, zera gehitu du: “guretzat ikaragarria da Hondarribian halako mugimendu bat egotea gu laguntzeko prest. 1996. urtean sortutako diru irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara. Xede nagusia haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi kalitatea hobetzea da, gaixotasunaren berri izaten den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Famili, langilego, boluntario eta erakunde laguntzaileen lanari esker, ASPANOGI-k haur minbizidunaren arretan hobekuntza nabarmenak lortu ditu”.

Kontzertu eta afari solidarioa

Ostiralean arratsaldeko 19:00etan Parrokian kontzertu berezia izango dugu. Donostiako Kontserbatorioko ikasleena den Ekoik Abesbatza, Aita Garayoa abesbatza eta Musikalis Abesbatza, biak ere Donostikoak, ariko dira. 100 musikari baina gehiago egongo dira, herena haurrak izango direlarik.

Jarraian, KLINK Elkartean afari solidarioa egingo da. 140 lagunek izena eman dute eta ez dago toki gehiagorik; denen artean minbizia duten haurren eta bere familiei ahalik eta laguntza gehien eskaintzea da bilatzen dena.