Gaurkotasuna

Atzealdea

Kasino Zaharrak urteroko jaialdia ospatuko du urtarrilaren 29an

Hilaren amaieran ospatuko da jaialdia, baina izena emateko epea zabalik dago urtarrilak 23 arte

2017·01·04


Datorren urtarrilaren 29an Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak XXVIII. urteurrena ospatzeko jaia antolatuko du.

Programa 12.30ean hasiko da Kale Nagusiko Parrokian egingo den mezarekin. Aurten bazkaria Irungo ‘Atalaia’ jatetxean egingo da, eta bertara joateko autobusa 13:30ean aterako da San Kristobal aurreko geltokitik, doainik. 14.30ean hasiko da bazkaria.

Izenemateko, jadanik irekita dago urtarrilak 23 arte Kasino Zaharreko bulegoetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10.30tatik 12.00tara. Izena emateko, 2016ko kuota ordainduta izan beharko du bazkideak.