Gaurkotasuna

Atzealdea

Ohitura osasungarrien inguruko hitzaldia antolatu dute kasino zaharrean

Jesús Mª Iriarte psikologo eta apaizak hitzaldia eskainiko du Hondarribiko Kasino Zaharra Adinekoen Egoitzan.

2016·09·28


“Ohitura osasungarriak” izenburua hautatu du hitzaldirako. Urriaren 4an izango da, asteartearekin, 17:30etatik aurrera.

Bestalde, Kasino Zaharrak jakinarazi du Eguberrietako Loteria salgai dagoela egoitzako bulegoan eta tabernan (37.916 zk.). Dezimoak edo 5 euroko loteria txartelak eros daitezke.