Gaurkotasuna

Atzealdea

Kasino Zaharra adinekoen etxearen txangoa Toledora aste beterako

Toledo, Ciudad Real eta Aranjuez bisitatuko dira, besteak beste.

2016·09·15


Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak txango bat antolatu du datorren irailaren 28tik urriak 4 arte, Toledora.

Izena emateko epea zabalik dago, tokiak badira oraindik Adinekoen Etxearen bulego bertan. Pertsona bakoitzak bi egin ahal ditzazke gehienez.

Toledo, Ciudad Real eta Aranjuez bisitatuko dira, besteak beste.

Prezioa 375 eurokoa izango da bi oheko logelan eta 537 euro ohe bakarrekoan, autobusa, bazkaria eta egonaldia barne.

Izena emateko, astelehena, asteazkena eta ostiraletan, 10.30tatik 12.00tara Bulegoan bertan.

Bazkideak ez diren pertsonentzat, 19tik 21erako epea zabaldu da, 400€ gela bikoitzean eta 560€ banakakoan.

Lankide Aurrezkiko kontu zenbakia 3035 0049 06 0490040083 da.

 

Dokumentuak deskargatu

Toledo [pdf]

Bidaiaren deskribapena

Bazkideak

  • 375€ gela bikoitzean
  • 537€ gela bakarrekoan

Ez bazkideak

  • 400€ gela bikoitzean
  • 560€ gela banakakoan