Gaurkotasuna
Atzealdea

Kale Nagusiko Tatapas tabernak ordezkatuko du Hondarribia Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan

Adur Arrieta sukaldariak (kale Nagusian dagoen Tatapas taberna) eta ‘Cordero, pan y vino’ izeneko pintxoak ordezkatuko dute Hondarribia datorren urrian Nafarroako Lizarran ospatuko den Erdi Aroko Pintxo Txapelketan.

2019·06·11


Adur Arrieta sukaldariak (kale Nagusian dagoen Tatapas taberna) eta ‘Cordero, pan y vino’ izeneko pintxoak ordezkatuko dute Hondarribia datorren urrian Nafarroako Lizarran ospatuko den Erdi Aroko Pintxo Txapelketan.

Sari banaketa gaur goizean burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Maria Serrano Turismo eta Merkataritza zinegotzia, Gorka Cepeda (Arroka Berri) eta Nere Ariztoy epaimahaiko kide moduan.

Maria Serrano zinegotziak esan duenez, “eskertu egin nahi dut epaimahaiko sukaldariek eta parte hartu duzuten guztiek egin duzuten lana eta dedikazioa. Maila altuko lanak direla jakin izan dut eta denen artean Alde Zaharreko ‘Tatapas’ jatetxea izango da Hondarribia ordezkatuko duena. Ziur lan ona egingo duela”.

Gorka Cepeda epaimahaikideak gehitu dutenez, “ez da batere erraza izan aukeraketa. Maila bikaina dagoela argi dago, eta ziur gaude herria behar moduan ordezkatuko duela urriko lehiaketan”.

Adur Arrieta irabazleak gehitu duenez, “ez da batere erreza izan pintxo berri bat sortzea, kontutan izanda soilik Erdi Aroan erabiltzen ziren produktuekin konta daitekeela. Ongi lan egin dugula uste dut eta ohore bat izango da neretzat Hondarribia ordezkatzea Lizarran. Lan ona egiten saiatuko gara”.

Herri epaimahaiaren saria pintxo onenari Biondar tabernak jaso du ‘Eneko’ pintxoagatik.