Gaurkotasuna
Atzealdea

Juan Mari Belloren heriotzagatik samina

Juan Mari Bello Gonzalez hondarribiarra gaur gauean zendu da. Herrigintzan hainbat alorretan bizitza osoan hainbat lan egindakoa, 78 urterekin joan da.

2019·01·21


Juan Mari Bello Gonzalez hondarribiarra gaur gauean zendu da. Herrigintzan hainbat alorretan bizitza osoan hainbat lan egindakoa, 78 urterekin joan da.

2013. urtean Hondarribiko Udalak Urrezko Intsignia eman zion, “Hiriko gizarte, kultur eta kirol alorren dinamizazioan aktiboki parte hartzeagatik, bai banaka eta baita bere jarduera garatzen duen erakunde mailan ere”.

Zentzu horrean aipatzekoak dira, besteak beste, Hondarribia Arraun Elkartean ia mende erdiz egindako diruzain lanak, San Gabriel Egoitzako juntan eta idazkari lanetan beste 40 baina gehiago, eta KLINK Elkartean egindako etengabeko lan bikaina, bazkide sortzailea eta lehen presidentea izan baitzen.

Hondarribiko Udaleko zinegotzia izan zen ere, 1976etik 1977ko ekaineko hauteskundeak ospatu bitarte osatu zen gestoran.

Hondarribiko Udalak bere familiko eta hurbilekoei hurbiltasuna eta samina adierazi nahi die lerro hauen bitartez.