Gaurkotasuna

Atzealdea

Juan Jose Lapitz idazle eta kazetari hondarribiarra zendu da

Udalak atsekabea eta doluminak agertu nahi dizkie gaur zendu den Lapitzen familia eta lagunei

2017·07·11


Gaur hil da 82 urterekin Juan Jose Lapitz Mendia hondarribiar idazle eta kazetari gastronomikoa. Hondarribiko Udalak bere heriotzagatik atsekabea agertzen du eta famili zein lagunei bere hurbiltasuna agertu.

Hondarribiko Udaleko zinegotzia José Ramón Fernández de Casadevante alkatearen garaietan (1958 eta  1966 bitartean), Lapitz Gipuzkoa eta Euskal Herriko kazetaritza gastronomikoaren aitzindari kontsideratzen da. Euskal Gastronomia Akademiako kide da.

Hondarribia idazle bezala XX. mendeko 50. hamarkadan hasi zen  'Ondarribi' aldizkarian. Jarraian, egunkari, aldizkari eta irratitan laguntzen hasi zen. 1975ean 'Anecdotario ondarribitarra' liburua argitaratu zuen, Hondarribiko pertsonaien inguruko kontakizunak, eta bere 40 lanen lehenengoa.

Aipatzeko modukoa da ere 'Amar a Euskalerria conociéndola', 1984an argitaratutako lana. Gastronomia eta bidaiak uztartzen zituen kazetari lan zaharrenetakoa. ‘La cocina de Hondarribia de ayer y de hoy’ argitaratu zuen ere 2011n.

Herri mailan, Lapitzek lan handia egin zuen Jaiotza Biziduna martxan jartzeko. Gaur egun oraindik bizirik dagoen ekimena da.

Beste zenbait ekimenetan antolakuntza lanetan murgildu zen. ‘Asociación Padres de Familia’ bezala ezagutzen zen elkartearekin, 70. Hamarkadan adibidez Goiatzera udako koloniak antolatu zituzten, edota Benidorm-era bidaiak aukerarik ez zeukaten familientzat.

Azken egunetararte Lapitzek lanean jarraitu du gastronomiaren inguruko bere jakituria zabaltzen. Izatez, abuztuaren 13an bere biografia den liburua argitaratuko da Donostian, ‘Juan José Lapitz, memorias de un gastrónomo vasco’ izenekoa.