Gaurkotasuna

Atzealdea

Jose Angel Ligeroren 'Compañías" izango da aurtengo jaietako irudia

Guztira 19 lanek hartu dute parte lehiaketan.

2017·08·11


‘Compañías’, Errioxako Alfaro herriko Jose Angel Ligeroren kartela izango da aurtengo jaietako irudia. Bigarren tokian sailkatu da ‘Denak batera’, Iñaki Fernandezena eta hirugarren tokian geratu da ‘Festa ballara’, Telmo Floresena.

Jaietako Kartel Lehiaketara denetara 19 lan aurkeztu dira, eta epaimahaia osatu dutenak Alejandro Arana, Borja Jorge, Idoia Seijo, Javier Sagarzazu, Lupe Amunarriz izan dira. Goio Uriarte aritu da idazkari lanetan.