Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Javier Tolentinoren 'Un blues para Teheran' larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean

Bezperan Donostiako Zinemaldian egon ondoren, arratsaldeko 19:00etan, Javier Tolentino kazetari eta zinema kritikari ezagunaren azken lana aurkeztuko da Hondarribian.

2021·09·20

Larunbata honetan, arratsaldeko 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriemean Javier Tolentino kazetari eta zinema kritikari ezagunaren azken lana aurkeztuko da: ‘Un blues para Teheran’. Ekimenaren berri emateko prentsaurrekoa egin da gaur goizez eta han izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, eta Ernesto Toledo, AMUA Elkarteko ordezkaria.

Silanes zinegotziak esan duenez, “denbora daramagu Udaletik AMUA Elkartearekin elkarlanean, emaitza oso onak ematen ari den elkarlana. Oraingo honetan, Javier Tolentino ezagunaren azken lana aurkezten dugu. Gure kultur eskaintza zabala eta oparoa da, era guztietako ekimenak sustatzen saiatzen gara, eta hau horren adibide da. Larunbatean Tolentino bera gure artean egongo da, eta ekitaldira hurbiltzeko beste aliziente bat da. Aurreko egunean, ostiralean, Donostiako Zinemaldian eskainiko da filma”.

Ernesto Toledok filmaren sinopsia egin du. “Zenbait aurpegiren bidez Iran azaltzen zaigu, tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi eta elkarren aurka egiten duten herrialdea. Erfanek misteriotsua bezain kultua den herrialdea azaltzen digu, bere musika eta jendeen bitartez. Bera gazte kurdua da, dibertigarria eta ironikoa, eta zinemako zuzendaria bihurtu nahi du. Abestu egiten du, olerkiak idazten ditu eta gurasoekin eta bere loroarekin bizi da, baina ez daki maitasunaz ezer”.

Javier Tolentinoren inguruan

Javier Tolentino Estatuko erreferentziazko kazetari eta zinema kritikarietako bat da. Lan ibilbide luzea du, hogeita hamar urte RNEko mikrofonoei lotua. Duela hogei urtetik Radio 3an egile zineman aditua den ‘El séptimo vicio’ izeneko Saioa zuzentzen du.

Hainbat sari ditu, besteak beste Kritikaren Saria (2002), Donostiako Zinemaldiaren Saria (2006), eta 2019an La Semana de Cine de Valladolid ekitaldiak (La Seminci) Espiga de Honor saria eman zion bere ibilbideagatik. Sari horiek eta beste askok balioan jartzen dute irrati saio horren informazio eta dibulgazio lana.

Espainiako irrati publikoan jarduteaz gain, zinema argitalpen eta aldizkari askotan laguntzen du. Liburu hauek argitaratu ditu: ‘El cine me importa’ (2014, Larousse), ‘Disculpen que les hable de la radio’ (2017 Caníbaal), ‘Un alfabeto para Emma Suárez’ (2019, Extravertida), eta 2021ean kalera atera den ‘Un blues para Teherán’ da bere lehen filma.

Iranera berak egindako bidaien zertzeladak, egunkari poetikoa da; Juan Lópezen irudiak izango ditu (bere opera primako argazki zuzendaria), eta hitzaurrea eta azala Shirin Salehi artista iraniarrak eginak izango ditu. Zinema independente eta egile zinemaren aldeko bere apustu ezagunaz gain, Javier Tolentinok urrats bat ematen du zinema zuzendaritzan, ‘Un blues para Teherán’ lanarekin, azken bost urteak eman ditu eta proiektu honetan.