Gaurkotasuna

Atzealdea

Javier Salaverriaren ‘Txirrinda’ lanak irabazi du jaietako argazki lehiaketa

2016ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketako irabazleak izendatu dituzte dagoeneko.

2016·08·18


Javier Salaverria Ugartemendiak jaso du lehen saria, ‘Txirrinda’ lanarekin, Amaia Olaizola Etxaide geratu da bigarren ‘Arma Plazan’ argazkiarekin, eta Simon Arrigain Ijurra hirugarren, ‘Txoko polita’ lanarekin. Denetara 57 argazki egon dira lehian.

Epaimahaiko kideak Marina Aginagalde, Floren Portu, Julian Lazkanotegi, eta Maria Serrano eta Juan Luis Silanes zinegotziak izan dira. Goio Uriarte idazkari lanetan egon da.