Gaurkotasuna

Atzealdea

Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteen inguruko hitzaldia ostiralean Kultur Etxean

Ostiralean hitzaldi berezia izango dugu Kultur Etxean. ‘Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteak’ lelopean, Paco Etxeberriak, Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak parte hartuko dute.

2018·02·14


Ostiralean hitzaldi berezia izango dugu Kultur Etxean. ‘Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteak’ lelopean, Paco Etxeberriak, Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak parte hartuko dute. Alde Zaharreko Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Udaleko Kultura departamentuak antolatzen dute ekimena.

Hondarribitik Pasaiara Jaizkibeletik barrena doan itsasertza, azken gizarte ehiztari-biltzaileen habitat garrantzitsuenetako batean bihurtu zen orain dela 10.000 urte.

Duela 10 urte, Aranzadi Zientzia Elkartek eta EHU-k osatutako talde bat zundaketa eta ikerketa arkeologikoak burutzen ari da Jaizkibelen gai honen inguruan.

Bertan 30-40 urteko gizonezko baten hezurduraren zati bat aurkitu zen. Aurkikuntza honen daturik nabarmenena fetu-jarreran ehorztutako gizaki bat izan zen, Euskal Herriko hobiratze zaharrena alegia, 8.000 urte baino gehiagoko garaira atxikita dagoena.