Gaurkotasuna
Atzealdea

Jaizkibel mendira sartzeko dauden bideak itxi egin dira autoentzako

Udalak itxi berri ditu Jaizkibel mendiko sarbideak automobilentzat, hala kaletara autoz iristeko aukera eragozten delarik.

2019·06·24


Udalak itxi berri ditu Jaizkibel mendiko sarbideak automobilentzat, hala kaletara autoz iristeko aukera eragozten delarik.

Juan Luis Silanes Nekazaritzako zinegotziak dioenez, “urtero egiten dugun moduan, ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora heldu nahi duelako. Mendia errespetatzea nahitaezkoa da eta horrelako neurriak hartu behar dira”.

“Motorra duten ibilgailuek ezin dute pistetara sartu, baimendutako autoek izan ezik. Gainera, eskatzen da bideen itxieraren aurrean autoak ez aparkatzea, bestela emergentzia bat dagoenean ezin baita aurrera egin espazioa okupatuta baitago” gehitu du Silanesek.