Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Jaizkibel mendiko ekialdetik datozen euri urak jasotzeko proiektua martxan

Abian dira uholdeen prebentziorako Hondarribiko Jaizkibel mendiaren ekialdeko ezpondan egingo diren obrak. Aurkezpena gaur bertan burutu da Foru kalearen amaieran, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, eta Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuetako gerentea.

2019·10·16


Abian dira uholdeen prebentziorako Hondarribiko Jaizkibel mendiaren ekialdeko ezpondan egingo diren obrak. Aurkezpena gaur bertan burutu da Foru kalearen amaieran, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, eta Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuetako gerentea.

“Ilusioz hartzen dut Hondarribian hain beharrezkoa dugun obra honen hasera emateko ekitaldia” esan du Txomin Sagarzazuk. “Lehentasunezko lan bat dela uste dugu. Datozen hilabeteotan lanen lehen fasea gauzatuko da eta honen oinarria da itsasargiaren aldeko hodi-biltzailea eraikitzea. Hodi-biltzaile honen helburua da Higer Bideko arroetako euri-urak jasotzea eta hustutzea, eta Arrokako biribilgunean eraiki den hustuketa galeriaraino eramatea”.

“Obra honen azken helburua da zonaldeko uholdeen arazoa arintzea eta Higer Bideko euri-urak hustutzeko baliabide faltari irtenbidea aurkitzea. Zonalde honetan metatutako 11.000 litro segunduko emaria izatera iritsi gara eta hori dela eta emari horren parte handi bat Higer Bidera eta Arrokako biribilguneko azken zatira lurrazaletik jeisten da edo zuzenean Iterlimen urbanizaziora jauzi egiten da”.

Bestalde, Leire Zubiturrek, Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak, azpimarratu du “lehentasunezko obra da eskualdearentzat, urteak daramatzagu honen zain, baina atzeratu da finantziazio arazoak direla medio. Orain beste aurrerapausu bat eman dezakegu hiri-drainatze sarea osatze aldera”.

Proiektua P2025 Inbertsio Programaren baitan dago eta lehen fase honetarako aurrekontua 2,3 milioi eurotakoa da; %42,5ean URAk, Uraren Euskal Agentziak, finantzatuko du eta %57,5ean Txingudiko Zerbitzuek.

Zirkulazioa obrek irauten duten bitartean

Gutxi gorabehera 14 hilabeteko iraupena izango dute obrek eta aldez aurretik lan egin da ibilgailuen zirkulazioa eten ez dadin. Lehenengo bost hilabetetan zehar, lanak biribilgunean egiten diren bitartean, zenbait bira emateko inguruko biribilguneak erabili beharko dira. Bigarren fasean, Higer bidean lanak egiten diren bitartean, zirkulazioa errei batetik matenduko da, txandakako trafikoarekin. Gainera, lanek irauten duten bitartean dena modu egokian seinaleztatua egongo da.

Drainatze lan hauek osatzeko saneamendu eta uraren banaketa sareak berrituko dira.  Halaber, kaltetuta gerta daitezkeen bide-zoru edo zerbitzuak berrituko dira. Horiek amaitzerakoan, bigarren faseari ekingo zaio eta orduan eraikiko dira Arrokatik Iterlimera, Ramon Iribarrenetik, doan hodi-biltzailea eta Arrokatik Talaia Institutura doana, Baserritar Etorbidean. Azken fase hau, %50ean Gipuzkoako Foru Aldundiarengatik finantzatuta egongo da.