Gaurkotasuna

Atzealdea

Jaietarako erakusleiho lehiaketa antolatu du Udalak

Hiriko komertzioei deituta, hirugarren urtez antolatzen da

2017·08·08


Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak hirugarren aldiz Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, merkatal dendei begira. Izenemateko epea abuztuaren 11n ireki eta 18an itxiko da Udaleko BAZen.

“Merkataritza herriko biziaren partaide egin nahi da, eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio” dio Maria Serranok, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak.

“Lehiaketa honen bidez  herriko jaiak apaintzeko beste urrats bat eman nahi da. Iaz jarri genuen abian eta ikusita eman zituen emaitzak ikusita, aurten errepikatzea erabaki dugu. Erakusleihoen apainketak abuztuaren 24tik irailak 11 arte egon behar du, eta parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude”.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan.  Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.

Serrano zinegotziak dei egiten die “merkatal denden jabeei lehiaketan parte har dezaten eta bere dendak apain ditzaten jaietako irudi eta koloreekin. Jaietan antolatzen dugun hau Gabonetan eta Inauterietan antolatzen ditugunei batu egin behar zaie, bertoko merkataritza indartzeko asmotan”.