Gaurkotasuna

Atzealdea

Jaietako lehiaketetako sari banaketa egin da Kultur Etxean

Udaletik antolatzen diren hainbat lehiaketetako irabazleak egon dira bertan, udal ordezkariez gain

2017·09·02


Alde Zaharreko Kultur Etxean, Jaietako kartel, argazki eta erakusleiho lehiaketetako, Erdi Aroko azokako argazki lehiaketako baita lorez apaindutako balkoien ekimenaren sari banaketa burutu berri da.

Bertan izan dira Udaleko hainbat zinegotzi, Txomin Sagarzazu Alkatea, Goio Uriarte Kultur teknikaria eta nola ez, sariak irabazi dituztenak ere, bere senitartekoekin.