Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Jaietako Kartel eta Argazki lehiaketak deitu dira

Aurten oso bereziak izango diren Hondarribiko Jai Nagusietarako kartel eta argazki lehiaketak antolatu ditu Kultura departamentuak.

2020·07·07


Aurten oso bereziak izango diren Hondarribiko Jai Nagusietarako kartel eta argazki lehiaketak antolatu ditu Kultura departamentuak.

Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak esan duenez, “gauden egoera berrian, une hauetan Udalean azterketa sakona egiten ari gara herriko jaien inguruan. Datozen egunetan hartuko dugu erabakia baina horrek ez du zertan eraginik izan behar Jaietako kartel eta argazki lehiaketan. Urte berezia izango dela ziurra da”.

Jai Nagusietako kartel lehiaketan edozeinek har dezake parte. Teknika librea da, lanek orijinalak behar dute, eta neurriek, aldiz, 70x50zm-koak, bertikalean. Irabazten duenak 650 euroko saria jasoko du, eta bere obra Jaiak iragartzeko kartel ofiziala izango da. Bigarren sailkatuak 300 euroko saria dauka zain, eta 200ekoa hirugarrenak.

Argazki lehiaketan parte hartzea ere irekia da. Hondarribia kokaleku duten zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak onartuko ditu Udalak. Parte-hartzaile bakoitzak aurrez argitaratu edo saritu gabeko lau ale aurkez ditzake, 20x30cm-ko neurrikoak, eta markorik gabekoak. 500, 400 eta 300 euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren, lehen hiru sailkatuek.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 14an itxiko da, BAZen, goizeko 9:00etatik 13:00etara.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web