Gaurkotasuna

Atzealdea

Jaietako argazki lehiaketara aurkezteko epea ireki da

Datorren uztailaren 12an itxiko da eta bakoitzak gehienez lau argazki aurkeztu ditzake

2017·07·07


Hondarribiko Udaleko Kultur Sailak 2017ko Jai Nagusie­tako Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Lanak BAZen entregatu behar dira uztailaren 12ko eguerdiko 13.30ak aurretik.

Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela, 9.00etatik 13.30era.

Irabazlearentzat 500 euroko saria egongo da, 400€ bigarrenarentzat eta 300 € hirugarrenarentzat. Partaide bakoitzak lau argazki aurkez ditzazke, saritu edota argitaratu gabeak.