Gaurkotasuna

Atzealdea

Jai garbi eta iraunkorrago batzuen aldeko kanpaina

Udala, Txingudiko Zerbitzuak eta txosnen arduradunen elkarlanarekin egingo da jai hauetan

2017·09·04


Hondarribiko Udalak, Txingudiko Zerbitzuakek eta Bentako Txosnen antolatzaileek aurten indarrak batuko dituzte herriko jaiak garbiagoak eta iraunkorragoak izan daitezen lortzeko. Aurkezpena gaur bertan egin da txosnen eremuan, eta han izan dira Maria Serrano zinegotzia, Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerentea, eta txosnen hainbat arduradun.

Maria Serranok esan duenez, “Irunen ekainean egin zen modura, Hondarribian irailean ere hainbat ekimen jarri ditugu abian hondakinen bolumena murrizteko eta birziklapena hobetzeko. Eskerrak eman nahi dizkiei Txingudiko Zerbitzuei jaietan ere egiten duten lan bikainarengatik, eta txosnen batzordeari ere, bere laguntza oso garrantzitsua baita ekimena aurrera atera dadin”.

16.000 edalontzi berrerabilgarri

Leire Zubiturrek gehitu duenez, “ohiko hiri garbiketa zerbitzu bereziaz gainera, Txosnek 16.000 edalontzi berrerabilgarritik gora izango dituzte, amaieran bilduko dituztenak, garbitu eta beste ekitaldi batzuetan erabili ahal izateko. Jende gehien ibiltzen den lekuetan (San Pedro kalea, Butron pasealekua eta Arma plaza) hondakinak gaika biltzeko zortzi gune berezi izango dira herritarrek erabil ditzaten”.

“Hondarribiko Udalak guztira 4.032 edalontzi emango dizkio txosna bakoitzari, eta haiek euro 1 kobratuko dute emandako edalontzi bakoitzeko. “ONDO PASA! Festa garbi on bat opa dizuegu” leloa eramango dute edalontziek. Kontsumitzaileak, gaua –edo jaiak- amaitzean bere edalontzia entregatzen badu, Txosnak itzuli egingo dio fidantza moduan ordaindu zuen euroa. Era horretan, nabarmen murriztu nahi da erabili eta botatzeko plastikozko edalontzien bolumena, eta horrekin batean murriztu egingo da jaietan sortzen diren hondakinen guztizko bolumena”.

Txosnetako batzordearen izenean Paco Martinek esan duenez, “ekintza positiboa da eta denen artean la egin behar dugu ahalik eta zabor gutxien sortzeko. Gure eskuetan dagoena egiten saiatuko gara eta ia lortzerik dugun”.

Era berean, aurten ahaleginak egingo dira Txosnetan hondakinen gaikako bilketa hobetzeko, eta horretarako, beira botatzeko iglu pare bat jarriko dira Bentan eta Txosna bakoitzari beirazko ontzi bat emango zaio, sistema hidraulikoarekin, behar duten guztietan edukia irauli ahal izateko. Era berean, ontzi horiak eta marroiak banatuko dira, ontziak eta gai organikoa behar bezala kudeatzeko.