Gaurkotasuna

Atzealdea

Itziar Mendizabal herrira itzuliko da larunbatean nazioarteko gala batekin

Larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Nazioarteko hainbat dantzari ariko dira ikuskizun bikaina eskainiz.

2017·07·19


Larunbatean 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean nazioarteko gala bat izango da, oso ekitaldi berezia.  Itziar Mendizabal hondarribiar dantzariak eta lehen mailako dantzari talde batek hartuko dute parte: Alvaro Rodríguez Piñeirak, Carlos Pinillosek, Claire Teisseyerek, Filipa de Castrok, Jean-Sebastian Colauk, eta Ryioichi Hiranik, besteak beste. Sarrerak 36 €tan daude salgai https://ticket.kutxabank.es/ web orrian, ARMA PLAZAn ostirala arte, eta auditoriumean bertan, larunbatean, 18:00etatik aurrera.

Hondarribiar dantzariak Hondarribian dantza egiten duen bigarren aldia izango litzateke –lehenengo ikuskizuna 2012ko uztailaren 28an eman zuen-.  Hondarribian jaioa da, eta Elvira Ubiernaren eta Victor Ullateren eskoletan ikasi zuen.  1997an bere ikasketa profesionalei ekin zien Madrileko Erkidegoko Victor Ullateren konpainiarekin, 2003an Zuricheko balletean sartu zen Demi Bakarlari gisa, 2006an Leipzigeko Balletean Bakarlari gisa, eta 2008an lehen dantzari mailara igo zuten. 2010 urtetik lehen Bakarlaria da Londreseko Royal Ballet taldean.

Urrezko Intsignia jasotakoa

2012ko irailaren 7an gainera Hiriko Urrezko Domina jaso zuen garai hartan Alkatea zen Aitor Kerejetaren eskutik. Gainera Gipuzkoako Dantza Elkartetik 2009ko Errebelazio Artista saria jaso zuen, eta Dantzako Venois sarirako izendatu zuten urte hartan bertan Suzko Txoria lanean egin zuen interpretazioagatik. Nazioarteko gala askotan hartu du parte, besteak beste hauetan: Ballet Festival of Miami, AIDS Gala Munich, Los Vascos y la Danza Bilbon, gala del día de la Danza Madrilen, eta St Prex Festival Suitzan, beste askoren artean.

Hondarribiarra laguntzen duten dantzariak ere balleteko izarrak dira. Rodríguez Piñeira asturiarra eta Teysserie Frantsesa Bordeleko Opera Nazionaleko Balleteko dantzariak dira, Pinillos madrildarra Portugaleko Conmpanhia nacional de Bailado taldeko dantzari nagusia da, eta De Castro portugaldarra konpainia bereko lehen dantzaria da. Gainera, Colau frantsesa Kanadako Ballet Nazionaleko lehen bakarlaria izan zen, eta Ryiochi Hirano japoniarra The Royal Ballet of London taldeko zuzendaria da.

Ikuskizunak 9 pieza desberdin ditu eta erdibidean etenaldi bat egingo da.