Gaurkotasuna
Atzealdea

Itziar Mendizabal dantzari hondarribiarra larunbatean nazioarteko dantza gala batekin

London, Finlandia, Portugal eta Bordeleko ballet eta operako dantzariak Hondarribian ariko dira

2019·07·23


Larunbata honetaan 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean lehen mailako nazioarteko gala bat izango da.  Itziar Mendizabal hondarribiar dantzariak eta lehen mailako dantzari talde batek hartuko dute parte. Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Luis Silanes Kulturako zinegotzia harrera egin diote gaur dantzari hondarribiarrari, Gijonera abiatu aurretik. Bertan, laugarren nazioarteko ballet galan parte hartuko du.

Nehemiah Kish, Alvaro Rodríguez Piñeirak, Carlos Pinillosek, Claire Teisseyerek, Filipa de Castrok, Oleg Rogachaevek, eta Marina Kudryashovak, besteak beste. Sarrerak 35 €tan daude salgai https://ticket.kutxabank.es/web orrian, ARMA PLAZAn ostirala arte, eta auditoriumean bertan, larunbatean, 18:00etatik aurrera.

Hondarribiar dantzariak bertan dantza egiten duen hirugarren aldia izango litzateke –lehenengo ikuskizuna 2012ko uztailaren 28an eman zuen, bigarrena 2017ko uztailaren 27an-.  Hondarribian jaioa da, eta Elvira Ubiernaren eta Victor Ullateren eskoletan ikasi zuen.  1997an bere ikasketa profesionalei ekin zien Madrileko Erkidegoko Victor Ullateren konpainiarekin, 2003an Zuricheko balletean sartu zen Demi Bakarlari gisa, 2006an Leipzigeko Balletean Bakarlari gisa, eta 2008an lehen dantzari mailara igo zuten. 2010 urtetik lehen Bakarlaria da Londreseko Royal Ballet taldean.

Hiriko Urrezko Intsignia

2012ko irailaren 7an gainera Hiriko Urrezko Domina jaso zuen garai hartan Alkatea zen Aitor Kerejetaren eskutik. Gainera Gipuzkoako Dantza Elkartetik 2009ko Errebelazio Artista saria jaso zuen, eta Dantzako Venois sarirako izendatu zuten urte hartan bertan Suzko Txoria lanean egin zuen interpretazioagatik. Nazioarteko gala askotan hartu du parte, besteak beste hauetan: Ballet Festival of Miami, AIDS Gala Munich, Los Vascos y la Danza Bilbon, gala del día de la Danza Madrilen, eta St Prex Festival Suitzan, beste askoren artean.

Hondarribiarra laguntzen duten dantzariak ere balleteko izarrak dira. Rodríguez Piñeira, Rogachev eta Kudryashova Bordeleko Opera Nazionaleko Balleteko dantzariak dira, Pinillos eta De Castro Portugaleko Companhia Nacional de Bailado taldeko dantzariak dira. Nehemiah Kish Londoneko Royal Ballet-eko dantzari nagusia da, Itziar Mendizabal hondarribiarrarekin batera. Azkenik, Teisseyre Finlandiako Ballet Nazionaleko dantzaria da.

Ikuskizunak 10 pieza desberdin ditu eta erdibidean etenaldi bat egingo da.