Gaurkotasuna
Atzealdea

Iturriberriko obrak direla eta, trafiko aldaketak ostegunetik aurrera

Bihar urtarrilak 17 burutuko dira Iturriberriko biribilguneko egonkortzea egiteko ezinbestekoak diren trafiko aldaketak.

2019·01·16


Bihar urtarrilak 17 burutuko dira Iturriberriko biribilguneko egonkortzea egiteko ezinbestekoak diren trafiko aldaketak.

Ondorioz, Harresilanda kaletik etortzen diren autoek, nahitaez ezkerrera eta Jaizkibel Etorbidetik gora egin beharko dute, Soroeta kalera ezingo baita sartu.

Portutik igotzen direnek, nahitaez eskuinera egin eta Sokoa aldera joan beharko dute. Era berean, Soroeta auzotik ezingo da biribilgunera heldu, eta Sokoatik izango da irteera.

Gainera, obrak dirauen bitartean, Harresitik hurbil dagoen bidegorri eta oinezkoen bidea itxi egingo da, eta azken hauek Zezen plazako eremutik joan beharko dute obra eremua ekiditeko.

Aurrrekontua 401.600 euro gehi BEZ-ekoa da eta Construcciones Moyúa izango da enpresa eraikitzailea. Udaberrian amaitzea aurreikusten da.