Gaurkotasuna
Atzealdea

Iturriberriko biribilgunea egonkortzeko lanak Gabonak pasata hasiko dira

Udalak Iturriberriko biribilgunean hobekuntza lanak Gabonak eta gero hasiko ditu. Hala eman dute aditzera gaur inguruan egindako prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak, Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak eta Juantxo Murua, Endara Ingernieros enpresako proiektuaren zuzendariak.

2018·12·11


Udalak Iturriberriko biribilgunean hobekuntza lanak Gabonak eta gero hasiko ditu. Hala eman dute aditzera gaur inguruan egindako prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak, Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak eta Juantxo Murua, Endara Ingernieros enpresako proiektuaren zuzendariak.

“2003. urtean Iturriberriko biribilgunea egin zenean, harresietatik hurbilen dagoen gunean harrizko horma bat eraiki zen” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Badirudi ez zela lan hori materiale onenekin egin eta orain egitura egonkortzeko lanak ezinbestekoak dira”.

“Denborak eta trafiko astunak gunea ahuldu egin dute, eta bertan egindako ikerketa teknikoek aholkatzen dutenez, ezinbestekoa da biribilgunearen azpiko lurren hustuketa eta berriro ere lurrez bete eta horma berri bat egitea”.

“Lanak orain hasi eta Gabonetan eten beharrean, egokia iruditu zaigu Gabonak igaro eta berehala hastea. Hala, udaberrirako amaitzea aurreikusten da. Aurrrekontua 401.600 euro gehi BEZ-ekoa da eta Construcciones Moyúa izango da enpresa eraikitzailea” dio Sagarzazuk.

Obrak nagusiki biribilgunearen zati bati eragingo dio, baina trafiko aldetik zenbait aldaketa izango ditu, hiriaren erdigunean dagoen azpiegitura baita.

* Harresilanda kaletik etortzen diren autoek, nahitaez ezkerrera eta Jaizkibel Etorbidetik gora egin beharko dute, Soroeta kalera ezingo baita sartu.

* Portutik igotzen direnak, nahitaez eskuinera egin eta Sokoa aldera joan beharko dute.
* Soroeta auzotik ezingo da biribilgunera heldu, eta Sokoatik izango da irteera.
* Obrak dirauen bitartean, Harresitik hurbil dagoen bidegorri eta oinezkoen bidea itxi egingo da.