Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa Hondarribira dator

Ostegunean eta ostiralean, Itsas Etxea Auditoriumean ‘CIMASUB 2020’ itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa izango dugu.

2020·03·09


Ostegunean eta ostiralean, Itsas Etxea  Auditoriumean ‘CIMASUB 2020’ itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa izango dugu. Aurkezpena gaur goizean burutu da eraikin berean, eta hantxe izan dira Juan Luis Silanes Kultura, Kirol eta Ingurumen zinegotzia, eta David Sanchez, zikloaren arduraduna.

“Hondarribiko Udalak daukan eskaintza aberastera datorren beste diziplina bat dakargu martxoaren 12 eta 13an. Itsaspeko zinea, gero eta indar handiagoa hartzen ari dena, eta Real Sociedad Fundazioarekin batera hondarribiarrei eta bisitariei eskainiko dioguna doainik ostegun eta ostiralean” esan du Silanes zinegotziak.

“Bi egunetan 19:30etik 21:00etara izango dira emanaldiak, doakoak izango dira eta denetara 18 laburmetrai eta bi dokumental ikus ahal izango dira. Dei egin nahi dut pena mereziko duen ekimen batetara”.

David Sanchezek xehetasun gehiago eman ditu. “Gure itsasoak zer nolako egoeretan dauden ikusteko parada bikaina da. Aspaldidanik datorren arazo bat da eta gaur egun oso handia bilakatu dena. Ziklo honen helburua, arazo hori nolakoa den ikustaraztea da, bideo labur eta ikusgarriekin”.

“Donostian 1975an hasi ginen ziklo honekin, eta herri askotara heltzen ari gara: Lezo, Lasarte, Zumaia, Irun… orain Hondarribira gatoz, eta eskerrak eman nahi dizkiot Udalari emandako laguntza guztiagatik” gehitu du Sanchezek.

“Era guztietako bideo labur ikusgarriak egongo dira. Gogoratu nahiko nuke ere, ‘Txikiziklo’ deitzen diogun atal bat badugula, ikastetxeetako gazteei zuzenduta. Beraiek dira etorkizuna, eta atal bat badugu non informazioa ematen diegun eta baita soluzioa zein izan daiteken ere”.