Gaurkotasuna

Atzealdea

Itsas sektorea bultzatzeko ekimen berria aurkeztu da

Hondarribian ekimen berri bat aurkeztu da Mahai Nautikoaren baitan garatuko dena; Bidasoa Bizirik eta Bidasoako eskualdean itsas sektorean lan egiten duten hainbat enpresa biltzen dituen lan tresna.

2018·08·10


Hondarribian ekimen berri bat aurkeztu da Mahai Nautikoaren baitan garatuko dena; Bidasoa Bizirik eta Bidasoako eskualdean itsas sektorean lan egiten duten hainbat enpresa biltzen dituen lan tresna. Ekitaldian Merkataritza eta Turismoko zinegotzia den Maria Serranok parte hartu du sektoreko hainbat enpresarekin batera.

“Kanpaina hau Mahai Nautikoan dugun lankidetzaren baitan sortzen da” dio Maria Serranok. “Aipaturiko mahaia Euskadin aitzindarietako bat da; sektoreko enpresek hondarribiarrei nahiz turistei, zeuden jarduera guztien berri emateko beharra ikusi zuten. Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Planean abian dugun zutabeetako bat da.”

“Neurri handiko hiru kubo jarri ditugu espigoiaren hasieran, Damarri Plazan eta Korreosen aurrean, toki horietatik dabiltzanek ikus dezaten dagoen eskaintza zabala, urpekaritza, arrauna, irteerak itsasontzian, jet sky, paddle surf, adibidez” erantsi du.

Mahai Nautikoa

Jarduera hauek bultzatu eta sustatzeko, Bidasoa Bizirik-ek mahai nautikoa antolatzen du, non itsas enpresa hauei aurreko urtean egindako jardueren berri eta aurten egingo diren jardueren berri ematen zaien.

Gainera, enpresa hauek beraien jardueren, parte hartzen duten programen  berri ematen dute eta elkarrekin lan egiten dute sektore nautikoa bultzatzeko sustapen ekintzetan, adibidez elkarrekin eskuorria sortzea, publizitate kanpainak edo jardunaldi irekiak antolatzea. Enpresa hauek eskualdez gaindiko mahaietan ere parte hartzen dute.