Gaurkotasuna

Atzealdea

Irakurketa tailerrak eskainiko ditu Hondarribiko udalak

Aurten, berritasun gisa, poesia liburu bat irakurriko dute hiruhilean behin.

2016·09·19


2016-2017 ikasturtean ere, irakurketa tailerrak eskainiko ditu Hondarribiko Udalak, urritik ekainera.

“Liburuaren hitzordua” astean zehar egingo dute, 16:00etatik 17:30etara, Kultur Etxeko 103 gelan. Euskarazko taldea ostegunetan bilduko da, eta gaztelerazkoa, astearteetan eta asteazkenetan.

Astean zehar joaterik ez dutenei zuzenduta, “Un sábado, un libro” hitzordua egingo dute larunbatetan, 11:30etatik 13:00era, ARMA PLAZA kultura eta turismo gunean.

Izena emateko epea irailaren 30era arte dago zabalik. Liburutegian egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Bestela, 943 11 12 95 telefono zenbakian edo liburutegia@hondarribia.eus web gunean ere eman daiteke izena.

Saioak urriko lehen astean hasiko dira. Lehenago, parte hartzaileek liburutik pasa beharko dute, lehen liburuaren bila.

Gaztelerazko taldeetan kultura guztietako obrak irakurriko dituzte, literatura unibertsala erreferentzia gisa hartuta. Euskarazkoetan, lehentasuna izango dute euskaraz sortutakoek. Hala ere, euskarara itzulitako obrak ere irakurriko dituzte.

Aurten, berritasun gisa, poesia liburu bat irakurriko dute hiruhilean behin.

Liburua jasoko dute parte hartzaileek Juan Luis Silanes Kultura arloko ordezkariak azpimarratu du irakurle bakoitzak bere liburua jasoko duela opari: “Etxean liburutegi txiki bat osatzeko aukera izango dute, tailerraren bidez jasotako liburuekin. Gainera, liburuak landu ondoren, ingurukoekin partekatu ditzakete. Programaren zabaltzaile bilakatu daitezke horrela”.

Hamabigarren aldiz egingo dituzte irakurketa tailerrak. Guztira, 270 liburu irakurri dituzte horietan. Talde bakoitzean, bataz beste, 20 lagun inguru elkartzen dira, irakurketa kritikoa egiteko. Metodo horri esker, esan daiteke irakurle tailer izateko sortu zen programa, eztabaida gune ere badela.