Gaurkotasuna

Atzealdea

Irailak 9 eta 10eko eguraldi txarra dela eta zenbait ekitaldi tokiz aldatuko dira

Arma Plazako kale ekitaldi asko Gipuzkoa plazara pasako dira, eta beste zenbait Jostaldi pilotalekura eta Bentako karpara

2017·09·05


Irailak 9 eta 10erako iragarrita dagoen eguraldi oso txarra dela eta, Udaletik jakinarazten da irailaren 9 eta 10ean hainbat ekitaldi tokiz aldatuko direla.

9an eta 10ean Arma Plazan egin beharreko ekitaldiak, Gipuzkoa plazan azken orduan jarriko den karpa garden batean egingo direla. Hor daude 9ko KEMEN dantza taldearen emanaldia, 9ko gaueko antzerkia eta 10eko Pantxoa Carrere-ren musika emanaldia.

9 eta 10ean Zezen Plaza aurreko harresietan egiten den haur parke erraldoia, Jostaldi pilotalekuan egingo da.

Irailaren 9ean egiten diren Haur Moto Lasterketa eta Gazteen Gymkana, Bentako karpan burutuko dira.

9an egiten den Puzzle Lehiaketa Jostaldi pilotalekura eramango da.

Irailaren 11rako, printzipioz eguraldiak hobera egingo duela dirudi. Oso txarra egingo balu, Gipuzkoa plazako karpa erabiliko litzateke.

Udaletik azken orduko aldaketa hauek suposatzen duten eragozpenak barkatzea eskatzen da.