Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Irailak 12tik Tren Berdea larunbata eta igandeetan

Uztaileko eta abuztuko igande, astelehen eta asteartetan Tren Berdeak eskaini dituen zerbitzuek irailean jarraipena izango dute, baina kasu honetan larunbata eta igandeetan.

2020·08·31


Uztaileko eta abuztuko igande, astelehen eta asteartetan Tren Berdeak eskaini dituen zerbitzuek irailean jarraipena izango dute, baina kasu honetan larunbata eta igandeetan. Udalak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dute ekimena.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, “oso emaitza onak eman ditu uztaila eta abuztuan, eta irailean jarraitzea erabaki dugu. Hori bai, herriko jaien garaian eten egingo dira, berriz irailaren 12an hasiko direlarik.

Larunbata eta igandeetan goiz eta arratsaldeko ordutegian egingo du eta trenak 11:00tan, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan, eta 18:00etan aterako dira. Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da. Hondarribia ikusteko beste aukera eder bat da trena, eta ibilbideak bista ikaragarrietaz gozatzeko aukera ematen du”.

13 urtetik gorakoentzat sarrera 4 euro izango dira, 5etik 12 urte artekoentzat 2 euro eta 4 urtetik beherako haurrak doainik igo ahal izango dira. Sarrerak trenean bertan erosi ahal izango dira.

“Irteera eta helmuga Javier Ugarte kaletik izango da, eta Portuko kaleak zeharkatu ondoren, Ramon Iribarren pasealekutik Kai Berrira joango da, handik Higer bidera. Goikaldetik itzuli ondoren, berriz Portutik itzuliko da eta handik Harresilanda kaletik harresiak inguratuko dira berriz ere Javier Ugarte kalera bueltatzeko” amaitu du Silanesek.

Tren Berdean igotzeko ezinbestekoa izango da musukoa eramatea.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web