Gaurkotasuna

Atzealdea

Iosu Carrion del Kai Zaharra representará a Hondarribia en el certamen de Pintxos Medievales

Iosu Carrión sukaldaria (Butroi pasealekuko Kai Zaharra taberna) eta ‘Ostra de bacalao’ izeneko pintxoak ordezkatuko dute Hondarribia datorren urrian Toledoko Consuegra herrian ospatuko den Erdi Aroko Pintxo Txapelketan.

2016·06·16


Sari banaketa gaur goizean burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Juan Mari Altuna Alkateordea, Iñaki Berges epaimahaiko kideen ordezkari moduan, eta txapelketan parte hartu duten gainontzeko sukaldariak.

Juan Mari Altunak esan duenez, “eskertu egin nahi dut epaimahaiko sukaldariek eta parte hartu duzuten guztiek egin duzuten lana eta dedikazioa. Maila altuko lanak direla jakin izan dut eta denen artean Iosu Carrion izango da Hondarribia ordezkatuko duena. Ziur lan ona egingo duela”.

Iñaki Berges-ek gehitu duenez, “ez da batere erraza izan aukeraketa. Bi egunez dastaketa lanetan aritu ginen, eta maila handiko lehiaketa izan dela esan dezakegu. Oso pintxo landuak izan dira, goxotasunez eta presentzia handiarekin egindakoak. Zorionak Iosuri eta parte hartu duten guztiei ere”.