Gaurkotasuna

Atzealdea

Indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak gogoratzeko ekitaldia ostiralean, Memoriaren Egunean

Bizikidetza Batzordeak deituta oroitza eta Zineforuma egingo dituzte Kultur Etxean.

2017·11·08


Hondarribiko Bizikidetza Batzordeak indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak oroitzeko ekimena egingo du hilaren 10ean, Kultur Etxean, Memoriaren Eguna dela eta. Udaleko alderdi guztiek osatzen duten komisioak dei egin die herritarrei 19:00etan hasiko den ekitaldian parte har dezaten. Oroitzaren ostean zineforuma egingo dute “Reconciliación” dokumentala ikusita. Indarkeriaren ondorioak zuzenean bizi izandako pertsonek elkarbizitza ardatz hartuta egiten duten elkarrizketa jasotzen du lanak.