Gaurkotasuna

Atzealdea

Inauterietarako kartel lehiaketa deitu du Kultura Departamentuak

Urtarrilaren 19, 20 eta 21ean entregatu beharko dira lanak BAZen. Aurten Inauteriak otsailaren amaieran izango dira.

2017·01·09


Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2017ko Inauteri­etako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: mar­goa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorriz­koak izan beharko dute.

Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta berti­kala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: "HONDARRIBIA - INAUTERIAK 2017". Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio, eta bera izango da 2017ko Inauteriak ira­gartzeko erabiliko dena. Lanak BAZen entrega­tuko dira urtarrilaren 19, 20 eta 21ean, goizeko 9.00etatik 13.30tara eta 16.00tatik 18.00tara.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 20tik martxoak 5era (biak barne), ARMA PLAZAn.