Gaurkotasuna

Atzealdea

Inauterietako kartel lehiaketa deitu du Udaleko Kultura Departamentuak

Entregatzeko urtarrilaren 17, 18 eta 19an egin behar da BAZen

2018·01·08


Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2018ko Inauteri­etako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: mar­goa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorriz­koak izan beharko dute.

Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta berti­kala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: "HONDARRIBIA - INAUTERIAK 2018". Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio, eta bera izango da 2018ko Inauteriak ira­gartzeko erabiliko dena. Lanak BAZen entrega­tuko dira urtarrilaren 17, 18 eta 19an, goizeko 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00tara.

Lanak jendaurrean jarriko dira urtarrilaren 29tik otsailaren 11era (biak barne), ARMA PLAZAn.