Gaurkotasuna

Atzealdea

Iker Karrera hondarribiarraren 'Las otras piezas' dantza ikuskizuna igandean

Arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean Iker Karrera hondarribiarrak eta Fernando Lazarok zuzendutako dantza emanaldia egongo da

2017·05·25


Igandean Itsas Etxea Auditoriumean dantza ikuskizun batetaz gozatu ahal izango da, Iker Karrera hondarribiarraren eta Fernando Lázaroren eskutik. ‘Las otras piezas’ obraren interpretazioa 20:00etan hasiko da, eta sarrerak https://tickets.kutxabank.es/ES/,  helbidean eros daitezke 6 eurotan, ARMA PLAZAn, larunbata arte, eta hasi baino bi ordu lehenago Itsas Etxea Auditoriumean igandean bertan.  

Zuzendaritza eta koreografia Iker Karreraren eta Fernando Lázaroren eskutik doaz, Sara López dramaturgiaz arduratzen da, eta interpreteak Carla Diego, Sarai Marchán, Carlos Núñez, César Louzán eta Raymond Naval dira. Azkenik, argazkilaritzaz Jacobo Medrano arduratzen da.  

Iker Karrerak eta Fernando Lázarok estreinaldia maiatzaren 28an egingo dute Itsas Etxea Auditoriumean, Ikerren jaioterrian.  Ondoren pieza Madrilera eramango dute; han bizi dira eta han lan egiten dute, ‘Danza 180º’ eskola zuzentzen.

‘Las otras piezas’ koreografo hauen lehenengo lan luzea da; bertan gaur egungo dantza garaikidearen dantzaren alde egiten dute, baldintzapenik gabeko dantzaren alde.  Lan honekin koreografoek muturreko nahiz eguneroko egoeretan bizitzen diren  giza emozioetara hurbildu nahi gaituzte gure gizartea bizitzen ari den heriotzek sortzen duten oinazera eta hoztasunera.   

Egiazko irudi eta egoeretan oinarritu dira, eta Sara Pérezen dramaturgiarekin, bost dantzarik haien gorputzekin ikusteko deserosoak diren gauzez hitz egiten digute, maiz, bizirik iraun nahian edo utzikeriaz ahazten ditugun gauzez.