Gaurkotasuna

Atzealdea

Ikas Jolas martxan da berriz Mendelun eta Soroetan

Gazteri Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Hezitzaileek, Ikas Jolas programa abian jarri dute, aurten ere Soroeta eta Mendelu auzoetan.

2016·11·07


Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagune bat eskaintzen du: alde batetik, haurrak eskolako lanak burutzeko prestatuta dagoen ikasgela bat; eta beste alde batetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat, jolasteko eta kirola egiteko esperientziak eta tailerrak eskainiz, ondo pasatzeko eta entretenitzeko helburuarekin.

Soroetan astelehenetan burutuko da, 16:45etik 19:30etara, Lehen Hezkuntzako 4. 5. 6. eta DBH1. mailako ikasleei zuzenduta. Azaroaren 14an hasiko da.

Mendelun berriz, gaurtik hasita, astearteetan burutuko da 16:45etik 19:30etara Lehen Hezkuntzako 1. 2. 3. 4. eta 5. mailako ikasleei zuzenduta.

Proiektu honetan interesatuak daudenak Prebentzio Komunitarioko Bulegotik pasa beharko dira izena ematera. Argibide gehiago nahi izanez gero Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura deitu dezakezue, 943 11 40 00 telefonora.