Gaurkotasuna

Atzealdea

III. Txema Olazabal Kirol Sariak martxoaren 16an izango dira

Datorren martxoaren 16an ostirala, III. Olazabal Kirol Sariak banatuko dira Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean, 2014an eta 2016an egindako ekitaldien ondoren.

2018·01·25


Datorren martxoaren 16an ostirala, III. Olazabal Kirol Sariak banatuko dira Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean, 2014an eta 2016an egindako ekitaldien ondoren.

“Kirol gala honetan Txema Olazabal golf jokalaria egongo da, sariei izena ematen diona” dio Juan Luis Silanesk, Kirol zinegotziak. “Sarituak izan daitezkeenak herriko kirol taldeek eta zenbait kirol kazetarien botuek aukeratuak izango dira. 2016 eta 2017an egindako merituak hartuko dira kontutan. Hiriko kirol elkarteei idatzia bidali genien pasa den astean, eta kirolarien zerrendak bidaltzeko azken eguna otsailaren 2 jarri dugu”.

Saria jasotzeko hautagai izan daitezke euren ibilbidea edo eguneroko zereginean sariaren helburu bera duten emakumeko eta gizonezko kirolariak, kirolari taldeak eta kirolarekin zerikusi zuzena duten pertsonak.

“Epaimahai kalifikatzailea Hondarribiko Alkateak, kiroletako zinegotziak, kirol kazetari batek, herritar batek eta kirol teknikariak osatuko dute” amaitu du Silanesek.