Gaurkotasuna

Atzealdea

Igandean izango da Herri Kanta

Gipuzkoa plazan izango dira emanaldiak, 11etatik aurrera.

2018·05·17


Hogeita bederatzigarrenez segidan heldu da, aurten ere, Hondarribiko abesbatzen egun handia, Herri Kanta Jaialdia. Hamaika koruk hartuko dute parte igandean, 11etan hasiko den ekitaldian. Gipuzkoa plazan izango dira emanaldi nagusiak, baina, ohi denez, herri osoan zehar izango da kantuak aditzeko aukera egun osoan zehar.

Hamasei urtetik gorako abeslari eta zortzi kide baino gehiagoko abesbatzek osatzen dute parte-hartzaileen zerrenda. Koru bakoitzeko partaideen %80 gutxienez hondarribiarrak dira.