Gaurkotasuna
Atzealdea

Huntza, Amparanoia, Sega Sound Killers, Kresala eta Puro Relajo besteak beste Hondarribiko Jaietan

Hondarribiko jaiak hasteko bi aste falta badira ere, ezagutzen dira zeintzuk izango diren kontzertu edo ekimen nagusienak.

2019·08·22


Hondarribiko jaiak hasteko bi aste  falta badira ere, ezagutzen dira zeintzuk izango diren kontzertu edo ekimen nagusienak. Izen esanguratsuenak Huntza, Amparanoa, Sega Sound Killers, Puro Relajo, Kresala, Demode Quartet, edota Linval Thompson badira ere, Udaleko Kultura departamentutik eskaintza zabala prestatzeko lanetan ari dira etengabe.

Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak esan duenez, “eskaintza zabal bat prestatzea da gure helburua, hiritar eta bisitarien gustokoa izango delakoan, gazteentzat eta ez hain gazteentzat. Musika eta emanaldietarako, Benta edota Arma Plaza erabiltzen ditugu”.

“Hala irailaren 6an Bentan Amparanoia eta Sega Sound Killers izango ditugu. Irailaren 8an, gaueko 23:30ean Kresala taldea ariko dae”.

Igandea 9an, Arma Plazan Demode Quartet ariko da eta Bentako karpan, ‘Tacumah Reggae Band’, ‘Linval Thompson’ eta ‘A lone Ark Band’ taldeak igoko dira oholtzara.

Irailaren 10ean, Arma Plazan ‘Puro relajo’ taldea ariko da eta Bentako Karpan, ‘Huntza’ talde euskaldunak bere ikuskizuna eskainiko du.

“Azken egunerako Bentan, ‘Et Incarnatus Orkestra eta Garaian Garaiko Kantariak’ izeneko ikuskizuna egongo da. Horrekin eta su artifizialekin jaiei amaiera egokia emateko asmotan” amaitu du Silanesek.

Datorren astelehean egingo da jaietako programaren aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian.