Gaurkotasuna

Atzealdea

Gaur itxiko da Harri Kanta Jaialdian izena emateko epea

Hogeitazazpigarren urtez jarraian Kultura departamentuaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 22an burutuko da, goizeko 11.30ean Gipuzkoa Plazan.

2016·04·26


Bertan parte hartu nahi duten abesbatzek BAZen izena eman beharko dute asteazkena apirilaren 27ko ordubata baino lehen, taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bazkarira joango diren partaideen kopurua adieraziz. Parte hartu ahal izateko, abesbatzek ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte:

  • Ahots berdinekoak edo mistoak izan litezke eta bertako kideak 16 urtez gorakoak izango dira.
  • Abesbatza bakoitza gutxienez zortzi kidez osatuko da.
  • Talde bakoitzeko kideen % 80 gutxienez, hondarribiarrak izango dira, Hondarribian jaioak edo bertan bizi direnak.

Talde bakoitzak, jaialdian zehar bi kanta abestuko ditu eta zuzendarien artean apirilaren 29an 13:30ean egingo den bileran aukeratuko den beste abesti bat ere.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Oinarriak 2016 [pdf]