Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Ikas Jolas berriro martxan
2019·10·03
Zer da Ikas Jolas?Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagune bat eskaintzen du: alde batetik, haurrak ikas ohiturak lantzeko prestatuta dagoen espazio bat; eta beste alde batetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat, jolasteko eta kirola egiteko esperientziak eta tailerrak eskainiz, ondo pasatzeko eta entretenitzeko helburuarekin. |
Non eta zeinentzat?Ikas Jolas Soroetan dago eta bi egunetan garatzen da; Astelehenetan Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat, 16:30etik 19:00etara. Hasiera data urriaren 7an izango da. Eta astearteetan, Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitartekoei zuzenduta, 17:00etatik 19:00etara. Hasiera data, berriz, urriaren 8an izango da. |
Informazio gehiagoProiektu honetan interesatuta daudenak Prebentzio Komunitarioko Bulegotik pasa beharko dira izen emate orria betetzera. Argibide gehiago izateko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura deitu dezakezue, 943 11 40 00 telefonora.
|