Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HORRELA IZAN DA UDA PREBENTZIO KOMUNITARIOAN

1
Urtero bezala Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak programa martxan jarri du.

2019·09·28


Hondar Kirolak programa martxan jarri da Hondarribiko hondartzan uztaila eta abuztua bitartean.

Hondartzan eraikitako  espazio honek udan aisialdi eta harreman osasuntsuak izateko aukera ematen du, hau guztia herriko gazte dinamizatzaileek egiten dute posible. Beraien ekarpena beharrezkoa baita proiektua aurrera eramateko. Eskertzekoa da beraien konpromisoa eta parte hartze boluntarioa.

Hilabete hauetan Hondarribiko eta beste herrietako gazteei harrera egin diete, aipatzekoa da Limit Is Forum gazte elkartrukean Gasteiz, Andoain eta Lasarteko gazteekin ere esperientziak partekatzeko aukera ere izan zutela. Kirol elkarte ezberdinekin ere harremana izan dute, kirolariei elkarrizketa prestatuz eta beraiekin kirol berriak ezagutuz. Uda abenturari ere egun pasa paregabea prestatu zieten kirol eta jolas ezberdinak dinamizatuz. Honetaz aparte, beraientzat ere jende berria ezagutzeko eta beraien artean harremanak sendotzeko aukera izan da.

Hau guztia eskertzeko Hondarribiko Udalak Harrera egin zien. Alkateak eta zinegotziek diploma banaketa egin zuten beraien lana eta ekarpena eskertzeko. Gazteen parte hartzea eta konpromisoa  beharrezkoa  eta eskertzekoa baita. Urtero bezala, gazte hauek lehenengoak izan ziren diploma jaso aurretik, Ondo Pasako kamiseta eta poltsak eskuratzen.

Lan eta konpromezu guzti hau eskertzeko, Udaletxean izandako harreraz aparte, boluntario bezala parte hartu ondoren, ondo egindako lana ospatzeko Zumaian asteburu pasa egin zuten gazte hauek Irailak 13-15 bitarte non hezitzaileekin batera esperientzia berri bat bizitzeko aukera izan dute; elkar ezagutza, bizikidetza, inguruaren ezagutza bezalako gaiak landuz.

 

1