Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondartza Kiroldegia ekainaren 22an irekiko da eta nahitaezkoa izango da aurretik hitzordua eskatzea

Hondartza Kiroldegiak bere ateak ekainaren 22an irekiko ditu. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak. “Bizitzen ari garen egoeraren islada izango da Hondartza Kiroldegia, eta hala, ekainaren 22ko goizeko 7:30ean irekiko da Kiroldegia, baina baldintza bereziekin”.

2020·06·12


Hondartza Kiroldegiak bere ateak ekainaren 22an irekiko ditu. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak. “Bizitzen ari garen egoeraren islada izango da Hondartza Kiroldegia, eta hala, ekainaren 22ko goizeko 7:30ean irekiko da Kiroldegia, baina baldintza bereziekin”.

“Metro t’erdiko distantzia gorde beharko da beste erabiltzaile eta langileekiko. Higiene aldetik beharrezkoak diren neurriak hartuko dira, eta besteak beste, eguerdiro ordu bete itxiko da instalakuntza garbiketa bat egiteko. Aurretik ordua eskatu beharko dute erabiltzaileek www.serdepor-kirolzer.com gunean ekainaren 18tik, edota bigarren aukera bezala, 943 647137 telefonoan.

“Irekiera progresiboa izango da. Hasera batean, aurretiko erreserbarekin irekiko dira ‘fitness’ gelak, igerileku handia kale bakoitzeko pertsona batekin, igerileku txikia familientzat eta behar bereziak dituzten pertsonentzat, padel zein teniseko pistak eta pilotalekua. Guztiak sarrera eta irteera ordutegia izango dute” dio Silanesek.

“Gainera, gehienezko erreserba kopuru bat egongo da aste bakoitzeko. Era honetan, ahalik eta jende gehienari zerbitzua emateko aukera izango da, bazkide gehiagorengana helduz”.

Ordainketa kuotari dagokionez, “argi utzi nahi dut ekaineko kuota ez dela kobratuko. Pasako den lehenengo kuota, uztailekoa izango da. Era honetan, kontutan izanda aurten kiroldegiaren mantentze lanak orain egiten ari direla eta irailean ez dela itxiko, martxoko bigarren hamabostaldiko zerbitzu eza konpentsatuta geratuko da” gehitu du Silanesek.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web