Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondartza denboraldiaren balantze positiboa egin du Udalak

Gaur sartu gara ofizialki udazkenean, amaitu da ofizialki aurtengo hondartza denboraldia, eta balantzea egiteko ordua iritsi da.

2020·09·22


Gaur sartu gara ofizialki udazkenean, amaitu da ofizialki aurtengo hondartza denboraldia, eta balantzea egiteko ordua iritsi da. Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “COVID-19 dela eta izan ditugu zailtasunak eta ohitura aldaketak ikusita, denboraldia ongi joan dela esango nuke, eta balorazio positiboa egin behar dugu. Hala adierazi digute udal teknikariek”.

“Gipuzkoako gainontzeko hondartzekin batera, aurten uztailaren hasieran ireki zen ofizialki Hondarribiko hondartzaren denboraldia. Aurretik ere hondartza erabilgarria zen, Gurutze Gorriaren salbamentu lanak abian zeuden eta ekainaren erdialdetik. Uztailaren haseratik dutxak eta komunak erabiltzeko moduan egon ziren, eta aurten, aldaketa bezala, ez da aldagelarik egon. Hondarribiko hondartza eremu segurua dela esan genuen eta hala izan dela uste dut”.

“Garbiketari dagokionez, goizeko lehen ordutan ohiko garbiketak egin dira. Aurten zaborrak hondarretik kanpo jarri ditugu, eta erabiltzaileak kanpora eraman behar izan ditu sortu duen zaborra. Gehienek ongi errespetatu dute egin beharrekoa” dio Sagarzazu Alkateak.

8.800 pertsonentzat aforoa

“Hondarribiko hondartzaren azalera 71.067 metro koadrokoa da, bere aforoa 8.800 pertsonentzat dela ikusi zen uda aurretik egin genituen ikerketetan. Udalak egin dituen neurketen arabera, udako egun indartsuenetan, beste urteetan okupazio gehiena izan duen unetan 4.500 pertsonetara heldu izan da, beraz, alde horretatik arazo handirik izango ez genuela aurreikusten genuen. Halere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Nik Hondartzak’ izeneko aplikazioa abian jarri zuen ia zuzenean hondartzak nola dauden jakiteko, eta hori oso lagungarri izan zaigu. Hondartza ez da ezta egun batean ere bete, eta erabiltzaileek distantziak ongi errespetatu dituzte”.

“Udan antolatu izan ditugun ekitaldirik aurten ez da egon. Ez da Hondar Kirolak ekimena antolatu, eta hondartzan egoten ziren zerbitzu pribatuek ezin izan dute bere ohiko jarduera garatu. Pena bat izan da denentzat, baina egoerak hala gomendatzen zuen eta eskerrak eman nahi dizkiet denei izan duten jarreragatik.

“Garraioari dagokionez, esan behar dut Udaletik saiatu garela ahalik eta gehien erabiltzaileek txirrinda eta garraio publikoa erabil zezaten. Zentzu horretan, hondartzako aparkalekuan, bizikletentzako aparkalekuak gaitu ditugu. Tokiz kanpo aparkatzen zuen jendea egon da, baina ildo horretatik jarraituta lortuko dugu gure helburua. Motoen aparkalekuak zentralizatu egin ditugu eta hori oso ongi atera da” dio Sagarzazuk.

“Esfortzu handia egiten da hondartza behar moduan egoteko, eta zer esanik ez 2020ko uda arraro honetan. Eskerrak eman nahi nizkieke hontaz arduratzen diren udal langileei, baita Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Gurutze Gorriari ere. Hondarribiarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da Hondarribiko hondartza, eta hala izan dadin segituko dugu lanean”.

“Hondartza denboraldia ofizialki amaitu bada ere, ezinbestekoa da erabiltzaileek prebentzio eta higiene neurriak errespetatzen jarraitzea” amaitu du Sagarzazu Alkateak.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web