Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribiko Udalak irudi korporatibo berria du

Hondarribiko Udalak marka edo irudi berria dauka. Aurkezpena gaur goizean egin da Udaletxean, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Alkatea eta Maria Serrano hiritarren arretarako zinegotzia.

2019·04·09


Hondarribiko Udalak marka edo irudi berria dauka. Aurkezpena gaur goizean egin da Udaletxean, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Alkatea eta Maria Serrano hiritarren arretarako zinegotzia.

“Urteak daramazkigu lanketa bat egiten, 2013an egindako Turismo Plan Zuzentzailean irudi berriaren beharra aurreikusten zen eta. Ordutik hona hainbat bilera egin dira eta pasatako otsailaren 28an Plenoan onartu egin zen orain aurkezten dugun irudi berria gure egitea” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Honek ez du esan nahi ohiko Hondarribiko Udaleko oraingo irudia desagertu egingo denik. Ekitaldi ofizialetarako bestea erabiltzen jarraituko dugu eta hau egunerokotasunean gehiago erabiltzeko sortua da, besteak beste” gehitu du Sagarzazuk.

Maria Serrano zinegotziak gehitu duenez, “irudi moldakorrago bat egin da. Hondarribia hobeto ikusi eta ikustarazten da. Edozein erakundek bere burua azaltzeko modua azken urteotan asko aldatu da, eta nahiz eta gure armarriarekin gustora egon, komunikatzerako orduan egokiena ez zela ere ikusten genuen”.

'H' hizkia eta Santa Maria atea

“Irudian Hondarribiaren ‘H’ hizkia ikusten da, Santa Maria ateaurrea izango balitz bezala, eta gainera, irekita dagoen ate bat izan nahi duelarik. Gureak diren kolore berdeak dira protagonistak” gehitu du Serranok.

“Datozen aste eta hileotan irudi hau zabaltzen joango gara. Ez da egun batetik bestera egiten den lana, baina bai dela gure asmoa euskarri eta forma desberdinetan ezagutarazten joatea” amaitu du Serranok.