Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribiko merkataritzaren Gabonetako kanpaina aurkeztu da

19 merkatarik parte hartuko dute Udalarekin batera antolatuko den kanpainan. 60.000 euro inbertitu ditu Udalak.

2016·11·29


Hondarribiko Udalak, bertako 19 merkatariekin batera, Gabonetako kanpaina jarriko du martxan datozen egunetan. Aurkezpen ofiziala gaur bertan egin da Itsas Etxea Auditoriumean, eta han izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia, baita parte hartuko duten merkatariak ere.

“Kanpainaren helburu nagusia” esan du Maria Serrano zinegotziak, “bertako merkataritzan erostea sustatzea da. Hori lortzeko bi bide erabiliko dira: alde batetik, hiriko denden eskaintza eta bere esklusibotasuna, kalitatea eta hurbiltasuna ezagutaraztea. Bestetik, eskola-opor garaian egunero jarduerak antolatzea, hondarribiarrak hirian geratzeko”.

“Aurten ere, aurreko bi urteetan bezala, San Pedro kalean parte hartzen duten establezimendu guztien ‘erakustoki kolektibo’ bat jarriko da. Gabonetako oparien ideietarako inspirazio iturri gisa balio dezake, ‘oparideien’ bidez. Bigarren urtez opari txartelen zozketak antolatu dira kanpainan parte hartzen duten dendetan erosteagatik. 250€ko hamar txartela zozketatuko dira abenduak 22an eta urtarrilak 5ean”.

Merkatariekin lankidetza

Berritasun nagusiena bezala, Gabonetako Oparideien Merkatua antolatu da Itsas Etxea Auditoriumean abenduak 10 eta 11an. Hamabi erakustokitan asteburu osoan zehar haien produktuak erakutsiko dituzte, eta bertan, eskulanek, zuzeneko kontzertuek, eta dantzak osatu egingo dute astebururako merkatua.

“Lanketa guztia parte hartu duten merkatariekin egin dugu” gehitu du Serranok. “Egin ditugun bileretan lankidetza giro oso egokia sortu da eta egitarauan dauden proposamen asko merkatariek egindakoak dira. Aurten Gabonetako Kanpainan Udalak 60.000 euro inbertituko ditu, eta merkatarien eskariei jarraiki, Gabonetako argiak kale gehiagotan jarri ditugu. Azken honen aurrekontua 39.900 eurokoa da, eta ostirala arratsaldean piztuko dira”.