Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribiko kaleak egunero garbitu eta desinfektatzen dira COVID-19aren krisi garaian ere

COVID-19aren krisi honen lehen egunetik Hondarribiko kaleak egunero garbitzen eta desinfektatzen dira. Txingudiko Zerbitzuetatik egunero dabiltza goizeko lehen orduetatik Hondarribiko kale eta eremu jendetsuenetan, kaleak garbi edukitzeko eta Koronabirusaren hedapena saihesteko lanetan.

2020·05·05


COVID-19aren krisi honen lehen egunetik Hondarribiko kaleak egunero garbitzen eta desinfektatzen dira. Txingudiko Zerbitzuetatik egunero dabiltza goizeko lehen orduetatik Hondarribiko kale eta eremu jendetsuenetan, kaleak garbi edukitzeko eta Koronabirusaren hedapena saihesteko lanetan.

“Txingudiko Zerbitzuetatik hainbat neurri hartu dira koronabirusaren hedapena saihesteko” dio Juan Mari Altunak, Herritarren Segurtasuneko zinegotziak. “Neurri garrantzitsuenetako bat urarekin eta xaboiarekin egindako baldeaketaren maiztasuna areagotzea izan da, bai hidro-garbigailuenkin bai eskuz egiten ari baitira”.

“Sodio hipokloritoarekin ere ari dira desinfektatze-lanak egiten, eta jende gehien ibiltzen den eremuetan garbiketa indartu da. Jende gehien ibiltzen den guneak egunero garbitzen dira, materia organikoko edukiontzien tapak bezala” gehitu du Altunak.

Kaleen desinfekzioa egunero

“Hondarribiko kaleak garbitzeko, lehenik eta behin, ura eta xaboia erabiltzen dira, urez garbitzeko  makinen bidez, galtzadak eta espaloiak garbitzeko beti egiten den bezala. Arrisku-eremuetan, hala nola denda eta supermerkatuetarako sarrerak, farmaziak, okindegiak, anbulatorioen inguruak eta adinekoen egoitzak, autobus-geltokiak… eskuz desinfektatzen dira beti, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioei jarraituz”.

“Zehatzago esanda, sodio hipokloritozko disoluzio bat egiten da, hau da, 20 ml lixiba ur litro bakoitzeko. Lehenik eta behin, urarekin eta xaboiarekin garbitzen da; ondoren, eskuz, sodio hipoklorito desinfektatzailea botatzen da. Gainera, organiko-edukiontzien tapak osagai berekin garbitzen dira. Azalak egunero garbitzen dira, astelehenetik larunbatera”.

“Lasaitasun mezu bat igorri nahiko nuke Udaletik. Hondarribia hiri garbi eta segurua da eta hortan gabiltza burubelarri. Eskerrak eman nahi ditut Txingudiko Zerbitzuetako profesionalak egiten ari diren lan handiagatik. Guztion artean lanan gabiltza hiri garbi eta desinfektatua izateko eta bizi ditugun une latz hauetan segurtasuna emateko” amaitu du Altunak.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web