Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribiko ikasleak kontsumo arduratsua lantzen ari dira

Hondarribiko Ikastetxeak kontsumo arduratsuaren gaia jorratzen ari dira ikasturte honetan, garapen iraunkorraren aldeko Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programaren barnean.

2018·04·10


Hondarribiko Ikastetxeak kontsumo arduratsuaren gaia jorratzen ari dira ikasturte honetan, garapen iraunkorraren aldeko Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programaren barnean.

“Ez da gai hau aztertzen duten lehen urtea” dio Juan Luis Silanesek, Hondarribiko Udaleko Ingurumen, Agenda 21 eta Hezkuntzako zinegotziak. “Izan ere, duela zenbait urte aztergai izan zuten eta orduan hartutako konpromisoen betetze-maila aztertzen dira. Gogoratu nahiko nuke, aurten Eskolako Agenda 21a Hondarribiko eskoletan abian jarri zeneko X. urteurrena ospatzen dela”.

Herrian kontsumo arduratsuarekin bat datozen jarduerak antolatzen ote diren eta Hondarribia gai horren ikuspuntutik zein egoeretan dagoen jakin asmoz, ikasleek otsaila eta martxoan zehar jarduera ezberdinak egin dituzte.

“Adibidez, Hondarribiko Azokara bisitak antolatzea Damarri plazan, argiztapen publikoko sarea aztertzea eraginkortasun energetikoaren ikuspuntutik, eta familien eta ikasleen ohiturak aztertzea” gehitu du Silanesek.

“Adibidez, Talaia Institutuko ikasleak argiztapen publikoko sarea aztertzeaz arduratu dira, eta une honetan ondorioak lantzen ari dira. Bestalde, ikastetxe guztiek, martxoko asteazken ezberdinetan, Hondarribiko Azokako azokalari ezberdinei elkarrizketak egin dizkiete eta horrekin batera, postuetan elikagaiak erosten dituzten zenbait bezerori inkestak egin ere.

“Hondarribiko diagnostikoaren lanketarekin amaitu ondoren, emaitza eta ondorio guztiak Udalak maiatzean antolatuko duen eskolen arteko foroan aurkeztuko dira” amaitu du Silanesek.