Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribiko hirigune historikoa eta biztanleen jatorri aniztasuna ezagutzeko bisita

Iñaki Garrido Yerobik zuzenduko du bisita gidatua, eta doakoa izango da.

2016·09·19


Bisita gidatu berezia eskainiko du ARMA PLAZA Fundazioak, irailaren 24an, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Hondarribiko hiri harresituan barrena, jauregi eta etxe ezberdinak aztertuko dituzte, eta horietan bizi izan ziren hainbat familiaren atzerritar jatorriaz ariko dira. Iñaki Garrido Yerobik zuzenduko du bisita gidatua, eta doakoa izango da.

Leku estrategikoa izan da Hondarribia historian zehar, mugaren ondorioz, eta merkatal portu garrantzitsua izan zelako. Guzti horrek hainbat jatorritako jendea erakarri izan du hirira. XVI.mendetik aurrera, jada, gaskoiak, ingelesak, italiarrak eta frantziarrak izan ziren Hondarribian.

Bi bisita egongo dira irailaren 24an, larunbatarekin. 10:30etan euskaraz egingo dute bisita, eta 11:00etan gazteleraz. ARMA PLAZA kultur eta turismo gunetik irtengo dira biak. Derrigorrezkoa izango da, aldez aurretik izena ematea. 943 644 623 telefono zenbakian edo armaplaza@armaplaza.eus helbide elektronikoan egin daiteke.

Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluak sustatzen ditu Ondarearen Europako Jardunaldiak. Horien baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko 2016ko edizioa antolatu du, “Migrazioak eta kultur ondarea” leloarekin. Kultur ondarea hedatzeko eta aniztasuna integratzeko helburua du. Horretarako, jarduera eta ekimen bereziak egingo dituzte Gipuzkoako hainbat herritan, irailan eta urrian zehar.