Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Hondarribiko Hiria Musika Bandak jasoko du 2019ko Urrezko Intsignia

2019ko Hondarribiko Hiriko Urrezko Intsignia aurten 200 urte betetzen dituen Hondarribiko Hiria Musika Bandak jasoko du.

2019·08·30


2019ko Hondarribiko Hiriko Urrezko Intsignia aurten 200 urte betetzen dituen Hondarribiko Hiria Musika Bandak jasoko du. Ekitaldia datorren irailaren 7an izango da Udaletxeko Areto Nagusian eguerdiko 12:15ean. Gaur goizean burututako Tokiko Gobernu Batzarrean hartu da erabakia.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “2019. urteko Urrezko Intsignia Hondarribiko Hiria Musika Bandari ematea erabaki dugu. 200 urte bete ditu aurten eta bi mende oso hauetan, Musika Bandaren eragin soziala oso handia izan da, herri-bizitzan ezinbestekoa delarik maila sozial eta kulturalean”.

Sorrera 1819ko maiatzaren 26an kokatzen da, zenbait hiritarrek idatzi bat egiten diotenean Udalari, musika akademia bat sortzeko asmoarekin, eta hala, musika babestu eta erakusteko helburuarekin. Jaialdi eta ospakizun askotan parte hartu du Musika Bandak. Ez bakarrik Herriko Jaietan, baita Aste Santuan, San Juan bezperan edota urte osoan zehar eskaintzen dituen emanaldietan.

“Gainera, musika ikasketak sustatu ditu eta herriko hainbat gazteri musikazaletasuna praktikan jartzeko aukera paregabea eskaini die hainbat belaunaldiri” amaitu du Sagarzazuk.