Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribiko enpresa guztietara ireki da dirulaguntza ekonomikoak eskatzeko aukera

‘ITXEKI Hondarribia’ talka planaren barnean Hondarribiko Udalak COVID-19aren krisiak sortutako ekonomia egoerari aurrera egiteko deitu dituen dirulaguntzak eskatzeko erizpideetan zenbait aldaketa burutu dira. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. Aldaketa hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera bidali dira, eta argitaratzen diren hurrengo egunetik aurrera jarriko dira abian.

2020·05·29


‘ITXEKI Hondarribia’ talka planaren barnean Hondarribiko Udalak COVID-19aren krisiak sortutako ekonomia egoerari aurrera egiteko deitu dituen dirulaguntzak eskatzeko erizpideetan zenbait aldaketa burutu dira. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. Aldaketa hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera bidali dira, eta argitaratzen diren hurrengo egunetik aurrera jarriko dira abian.

“Maiatzaren 7an ireki genuen epea, udal web gunean eta telematikoki. Orain artean 204 eskaera jaso ditugu, eta egokia iruditu zaigu epea luzatzea datorren ekainak 29 arte, inor ez dadin kanpoan geratu” dio Sagarzazu Alkateak.

“Haserako dirulaguntza deialditik zenbait erizpide aldatzea erabaki dugu, gure herrian dauden kasuistika bereziak ikusita eta argi edukita gure helburua ahalik eta gehiengana heltzea dela.

Hala, ez da beharrezkoa izango jarduera ekonomikoaren helbide fiskala Hondarribian izatea, baina bai noski jarduera ekonomiko bera. Ikusi ahal izan dugu bazirela kasuak Hondarribian bere komertzioa zutenak eta helbide fiskala beste herri batean. Horregatik aldatu dugu erizpide hau, denak barnean sartzeko”.

BAZen aurkezteko aukera egongo da

“Hortaz gain, dirulaguntza zuzentzen diegun jarduera ekonomikoen esparrua zabaltzea erabaki dugu. Hasera batean 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresei zuzendutako dirulaguntzak baziren, eta orain Hondarribiko enpresa guztiei ireki diegu, aipatzen ari garen helburu berberarekin” gehitu du Sagarzazu Alkateak.

“Datorren astelehenean Udalak BAZ zerbitzua irekitzeko asmoa du, orain segurtasuna bermatzeko lanetan ari gara eta. Irekiera ematen denean, telematikoki egindako dirulaguntza eskaria presentzialki BAZen aurkezteko aukera eskainiko dugu, eskatzaileari bere lana errezteko asmotan. Hala ere, esan bezala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aldaketak argitaratu ondoren egin ahal izango da, ez lehenago”.

“Orain artean 204 dirulaguntza eskari jaso dira. Lehen dirulaguntzen ordainketak gaur bertan hasi dira. Oso jakitun gera egoera ekonomikoa zein den, eta herriko enpresa, jarduera ekonomiko eta autonooei laguntzeko sortu da ITXEKI Hondarribia talka plana, besteak beste” amaitu du Sagarzazu Alkateak.  


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web