Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribiko Alkatearen oharra Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren epaiari buruz

Hondarribiko Alkateak lehenengo balorazio batean adierazi nahi du Hondarribiko HAPOa balio gabe uzteko epaiak arrazoia ematen diola Hondarribiko Udalari Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako helegitean planteatutako hirigintza-gaietan, baina ez gai formaletan, eta horregatik eman dela Plan Orokor hori bertan behera uzteko erabakia.

2020·06·12


Hondarribiko Alkateak lehenengo balorazio batean adierazi nahi du Hondarribiko HAPOa balio gabe uzteko epaiak arrazoia ematen diola Hondarribiko Udalari Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako helegitean planteatutako hirigintza-gaietan, baina ez gai formaletan, eta horregatik eman dela Plan Orokor hori bertan behera uzteko erabakia.

Bi txosten sektorial ez aurkeztea da kontua: telekomunikazio txostena eta lurzoruen balio agrologikoari buruzko txostena, planaren funtsezko edukiarekin zerikusirik ez duten bi kontu, baina auzitegiak hala erabaki du.

Mendelu-Eskapatxulo eremurako errekurritutako hirigintza gai zehatzetan arrazoia eman dio auzitegiak Udalari, ez, ordea, gai orokorrei buruzko prozeduran.

Hiriaren garapenerako albiste ona ez dela iritzita, alkateak epaia zehatz aztertuko dutela adierazi du eta ez du baztertu Auzitegi Gorenera jotzea. Auzitegi Gorenak txosten horien faltagatik orain emandako epaia berretsiko balu, hiriaren garapen urbanistikoaren alorrean martxan dauden proiektu asko neurriz kanpo geldiaraztea ekarriko luke, eta interes orokorrarekin zerikusia duten hainbat gairi eragingo lioke, hala nola etxebizitzen sustapen publiko zein pribatuen gauzatzeari, jarduera ekonomikoen eremuen garapenari, horien artean Zubieta eta Zaldunborda Gaina.

Zaldunborda Gainaren inguruan,  Auzitegi Gorenak Udalaren jarduna ontzat eman duela gogoratu behar da, ez baitu berriki onartu Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren ezespen-epaiaren ondoren eremu horren aurka aurkeztutako kasazio-errekurtsoa.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web