Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribian minibus zerbitzu bat ezartzeko inkesta egiten ari da Udala

Hondarribiko Udalak mugikortasun jasangarria sustatzeko eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko helburuarekin, herrigune eta auzoen artean ibiliko litzatekeen minibus zerbitzu baten bideragarritasuna aztertu nahi du.

2018·02·01


Hondarribiko Udalak mugikortasun jasangarria sustatzeko eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko helburuarekin, herrigune eta auzoen artean ibiliko litzatekeen minibus zerbitzu baten bideragarritasuna aztertu nahi du.

“Minibus zerbitzu honen helburua garraio-modu gisa erabiltzea eta herritarren desplazamenduak erosoagoak eta erakargarriagoak egitea da,  eta ondorioz, Hondarribiko garraio sarea hobetzea” esan du Kalixa Silanesek, Ingurumena eta Agenda 21eko zinegotziak. “Abenduaren erdialdean Udaletxeko Areto Nagusian hainbat eragile desberdinekin egin genuen Mugikortasun Mahaian honen inguruan ere aritu ginen. Orain, hiritarren partehartzea sustatu nahi dugu, minibus baten zerbitzua beharrezakoa den jakiteko edo ez, hiri erdia eta auzoak hobekiago komunikatzeko”.

“Herritarren eta erabiltzaileen iritzia eta proposamenak jaso eta biltzeko asmoz, urtarrilaren 25etik otsailaren 15a arte eskoletan eta herriko hainbat tokitan galdeketak egingo dira” jarraitu du Silanesek.

“Inkesta hauek, Hondarribiko Udalaren webgunean (www.hondarribia.eus) eskuragarri egoteaz gain, herriko hainbat tokitan ere egongo dira eskuragarri: BAZen, Hondartza Kiroldegian, Saindua Gaztelekuan, Gazteen Zerbitzuan, ARMA PLAZAn, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian, Kasino Zaharra adinekoen etxean eta Kultur Etxean.

“Parte-hartzea bultzatzeko galdetegia bete duten herritar guztien artean bizikleta eramangarri bat zozketatuko da, parte hartu duten guztiei beraien ekarpenak eskertzeko” amaitu du Silanesek. 

Informazio erlazionatua